Ohiturak



ÑAM ÑAM!

Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero, garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu.

Haur elikadura osasuntsu bat lortzeko, hau anitza etaorekatua izan beharko da: karbohidratu, proteina, gantz, bitamina eta mineralez osatua. Elikagai guzti hauek zereal, lekale, fruta, barazki, arrain, haragi, arraultza etab.etatik lortuko ditugu; honela gerta daitezkeen gabeziak ekidinez.

4tik 12 urte bitartean janari ohiturak hartzen dira; elikagai batzuekiko gustua sortzen da eta beste batzuk baztertzera jotzen dugu. Beraz, etapa honetan familiek daukaten hezkuntza-lana oso garrantzitsua izango da.


Baina…nola erakutsiko diegu ondo jaten, haziera ona izan dezaten?


- Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira.

- Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz.

- Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz.

- Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko.

- Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz…

- Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute.

- Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte.

- Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.

JATEN DUGUNA GARA.