Osasuna eta gaixotasuna alderdi dikotomikoak ziren, eta, osasuna,
gaixotasunik eza zen. XX. mendearen erdian, aitzitik, osasunari eta
gaixotasunari buruzko aldaketa kontzeptual bat gertatu eta ikuspegi
integratzaileago bat garatu zen. Ikuspegi horren arabera, pertsonak bizi
duen continuum horretan egongo lirateke bi alderdiak.
Osasun eta gaixotasun kontzeptuak bereizi ondoren, osasunaren definizio modernoa sortu zen. OMEren
(Osasunerako Mundu Erakundearen) arabera, osasuna hauxe da: "ongizate
fisiko, mental eta sozial erabatekoa, eta ez gaixotasunik eza hutsa".
Definizio horretatik abiatuta, pertsona bat osasuntsua izan daiteke,
adinak edo bestelako baldintzek sortutako arazoak egonda ere. Ongizate
hori lortzen eta mantentzen ahaleginduko gara aurrerantzean.
ITURRIA: www.hiru.com/habitos-saludables/desvincular-salud-de-enfermedad