Agenda 21




Udal ibilbideez gain, ikasle gazteenentzako “elikadura tailerrak” ere antolatu dira Eskolako Agenda 21proiektuan 
parte hartzen duten hainbat ikastetxetan. 

Elikadura tailerrak egiteko ikasleek herriko dendatan erositako produktuak erabili dira. Elikagaien edukiontziak 
eta etiketak aztertuz, hiru atal desberdin landu dira: 
i) Elikagaien osasungarritasun maila (elikagaien piramidea kontuan izanda) 
ii) Elikagaien jatorria 
iii) Edukiontzi desberdinek ingurumenean sortzen duten eragina.