Elikadura baino gehiaho

KIROLA





Elikadura ohitura txarrak eta kirola ez praktikatzea dira azken 15 urteetan eman diren obesitatearen igoeraren arrazoirik nagusienak umeengan. Gero eta ugariagoa den arazo hau saiesteko, komenigarria da umeak kontzientziatzea kirolaren garrantziaz. Gomendioen artean, gurasoek haurrekin kirola praktikatzea dugu.

Haur eta gazte askok pentzatsen dute kirola egitea denobora galtzea eta egin behar ez den esfortzua dela, horregatik nahiago dute ordenadorea erabiltzea, telebista ikustea edota bideo jolasekin jolastea, beraz, ez dute energiarik ekoizten ekintza pasiboak baitira. Horrezkero, obesitatea agertzen da. Beraz, oso garrantzitsua da umeak motibatzea eta kirola egitera animatzea. Eman ahal diegun aukeren artean; futbola, eskupilota, saskibaloia, igeriketa, atletismoa, eskupilota... aurki dezakegu.

Gurasoentzako aholkua

Haurrak animatzen ez direla ikusiz gero, beraiekin kirola egitea proposatu. Agian ez da beharrezkoa izango futbolera, saskibaloira... jolastea, nahikoa izango da eskolara oinez joatea; etxera eskaileretatik igo, igogailua hartu beharrean; erosketak egitera elkarrekin joan eta haurrak gehiegi pisatzen ez duen poltsaren bat eramatea...

Hala ere, haurrek parkean beraien adinako beste umeekin jolasten, askoz hobeto pasatuko dute eta bidenabar, kirola egingo dute. Beraz, gurasoen motibazioa eta ahalegina parkera joateko oso beharrezkoa da. Haurrak astean zehar arratsaldero 30 minutu lagunekin parkean futbol partida jolasten badu, nahikoa izango da osasuntsu mantentzeko eta gainera, dibertsioarekin erlazionatuko du, hasiko da kirolaren lehenengo kontzeptuak bereganatzen, gero eta ganoratsuago sentitu arte. Modu berean, haurrak eroso sentintzen den aktibitatea edo ekintza aukeratu beharko du, horrela ondo sentitzen dela, ondo pasatzen duela eta merezi duela konturatzeko.

Kirolaren abantailak

  1. Errazago lortuko dute pisu berean egoten.
  2. Estresa hobeto kontrolatuko dute.
  3. Elastikotasuna eta bizkortasuna irabaziko dute.
  4. Koordinazioa hobetuko dute.
  5. Talde baten partaide izaten ikasiko dute. Besteekiko elkarreragina.
  6. Hezurrak eta giharrak gogortzea lortuko dute.
  7. Obesitatearekin erlazionaturik dauden gaixotasunak saihestuko dituzte. Hots, diabetesa, bihotzeko gaitzak...
  8. Hobeto egingo dute lo.
  9. Eskolan errendimendua hobea izango da, aditasuna ere bai.
  10. Orokorrean hobeto sentituko da, ez soilik fisikoki, psikologikoki ere, autoestima gehiago edukiko dute.